- Hasiera
- > Nire Ekintzak
- > NIRE LURRALDEA MAITE DUT
- > Mare Urdina Ekintzak
Kornisako festa

Kornisako festa itsasertzeaz maiteminduak direnen hitzordu nagusia bilakatu da, Kornisako gune zoragarrian. Bi egunetan zehar (iraila bukaera), garapen iraunkorrari lotutako hainbat animazio eskaintzen ditu Sokoa eta Hendaia bitartean.
Larunbatean konferentzia eta mahai inguruetara gonbidatuak dira adituak, elkarteak, eta publiko zabala ere bai. Denak batera, parte hartzaileek, informatzen eta hitzegiten dute, garapen iraunkorra eta euskal lurraldearen aberastasunari buruz gogoeta bat bultzatzen dute.
Igandean, Kornisako bidea, hitzordu familial handi bat bilakatzen da. Programan : musika, dantza, ibilaldiak zaldiz, pottokak, bizikleta, tren txikiak, bazkaltzeko gune zabal bat, animazio pedagogikoak ingurumena eta itsasertzearen babespenari buruz, baita euskal itsasertzearen balorizazioari buruz.
Kontseilu Orokorra ekitaldi handi horren antolatzailea da, Mare Urdina lantaldea mobilizatzen da eta aktiboki parte hartzen du hitzordu nagusi horretan.
Mugazgaindiko foroak
Mugazgaindiko foroek, arlo ezberdinetako adituei (administrazioak, organismo publikoak, ONG, enpresak, ...) itsasertzearen kudeaketa iraunkorrari buruz ideiak elkartrukatzea, elkarrekin lan egiteko aukerak aztertzea eta kudeaketa modelo eraginkor eta berritzaileak agerian uztea ahalbideratzen diete.
Foro horien bidez, Mare Urdinak elkarte eta ingurugiro mailako aktoreekin gogoeta tematikoak bultzatu nahi ditu, problematika eta ekiteko baliabideei buruz.
2010 Ekaina : Kolokioa "Europa mailan esperientziak elkartrukatzea, bainatzeko uren legedia aplikatzeko."
Ekitaldiak
Mare Urdinak kirol nautikoei loturiko hainbat ekitalditan parte hartzen du, ingurumen mailan dituen ezagutzak zabaltzen. Ekitaldietan, Mare Urdinak adin tarte ezberdinei zuzenduriko animazio pedagogikoak proposatzen ditu, helduak sensibilizatzen ditu, Mare Urdina proiektua eta bere partaideei buruzko informazioa zabaltzen du.
Ekitaldi bat antolatu nahi duzu, Mare Urdinak antolaketan laguntzen zaitu.






