- Hasiera
- > Nire Ekintzak
- > Nire itsasertzea babesten dut
- > Mare Urdina Ekintzak
Uraren kalitatea

Mare Urdina laborategiak uraren kalitate bakteriologikoa aztertzen du, akitibitate nautikoak praktikatzen diren eremuetan euskal itsasertzean, ondoko hondartzetan :
La Arena (Muskiz-Zierbena), Ereaga (Getxo), Arigunaga (Getxo), Barinatxe (Sopelana), Arriatera (Sopelana), Atxabiribil (Sopelana), Plentzia, Bakio, Txorrolapunta (Mundaka), Toña (Sukarrieta), Deba, Zumaia, Zarautz, Orio, Sokoburu (Hendaye), Louhabia (Bidart), Chambre d’Amour (Anglet).
Ur lagin hartzeak antolatzen dira astero udako denboraldian eta bi astero neguko denboraldian. Lan hori dagoeneko existitzen diren sare batzuen osagarria da (Eusko Jaularitza, DDASS).
Desmartxa honen helburua, datuak batuz, uraren kalitatea hobeto ezagutzea da eta tokiko aktoreekin harreman estua sortzea da kutsadurak errezago konpontzeko.
Programa hori aurrera eraman ahal izateko laguntzaile sare bat jo ta ke dabil lanean, WATERMAN TESTERS-ak. Hauek, itsasoko ur-lagin bat biltzen dute, ondoren Mare Urdina laborategiari helarazten die, honek ur-laginak aztertzen ditu eta emaitzen interpretazio bat zabaltzen du.
Lagun gaitzazu laguntzaileen sarea zabaltzen, zu ere WATERMAN TESTER egin zaitez.
Itsas Zaintzaleak
Mare Urdina euskal itsasertzearekiko edozein kalteren kontra borrokatzen da, izan dadila artifizializazio edo kutsadura arazo bat. Surfrider-ek bultzatua eta boluntarioen laguntzan oinarrituta, « Itsas Zaintzale » desmartxa (Keeper of the Coast) norbera bere etxetik hurbil dagon itsasertzearen babespenean inplikatzeko ekintza konkretuz osaturiko programa bat da.
Herritar edo tokiko elkarte, zure lurraldeaz duzun ezagupenari esker lekuko aproposa zara gu informatzeko eta ekiteko. Informazio horiek gure zaintza sarea elikatzen dute, gure hondartzen egoera zehazteko eta gure itsasertzea babesteko.
Helaraz iezazkiguzu euskal itsasertzeari buruzko informazioak, edozein kutsadura edo degradaziori buruz zure lekukotasuna eman iezaguzu. Mare Urdinak Surfrider-en laguntzari esker ezagupen zientifikoak, mediatikoak eta zenbaitetan juridikoak ekartzen dizkizu.
Itsas garraioa
Itsas garraioari loturiko itun juridikoak aplikarazteko nazioarteko iniziatibaren porrota ikusirik, Surfrider-ek itsas garraioaren egoera aztertzen du, eta ikerketa programa bat abiatu du legedia errespetarazteko baita kutsadurak aurreikusteko ere.
Ikerketa lanak, autoritateak gogoeta bat abiatzera bultzatzen ditu eta marea beltzak zein desgasifikazioen kontrako borrokan ezinbesteko tresna da.
Mare Urdina proiektuaren baitan, bi mintegi antolatuak izan dira gai horren ingurua
- Itsas garraioari loturiko arriskuen kudeaketari buruzko ikerketa proiektua (2009-ko Maiatzak 7 eta urriak1).
Komunikazioa eta mobilizazioa
Mare Urdinaren aburuz, komunikazioa eta mobilizazioa ezinbestekoak dira. Mare Urdina-ren zale bihurtu zaitez Facebook-en, segi gaitzazu Twitter-en, Tuenti-n aurki gaitzazu, edota gure bideoak ikusi Youtube-n.
Kontaktuak :
- Ingurumena : Gregory Lemoigno, Ingurumen sailako arduraduna : glemoigno
mareurdina.com - Komunikazioa – Mobilizazioa : contact
mareurdina.com






