Nire eko-ekintzak

Waterman tester

Zure hondartzaren uraren kalitatearen ikerketan parte hartu nahi duzu ? Waterman eko-ekintza, zuretzako da.

Mare Urdina laborategia Waterman tester sare baten lanean oinarritzen da " bainatzeko uren " kalitatearen segipen bat egin ahal izateko.

Waterman Tester izatea, ez dago gauza errezagorik! Prozesua sinplea da ; Mare Urdina-k emandako ur flasko bat hondartzako urez bete behar da, flaskoa Mare Urdinari berriz itzuli analizarazi egin dezagun.

Murgildu zaitez, WATERMAN TESTER egin zaitez

Keeper of the Coast

Kutsadura bat edo itsasertzeari lotutako kalte baten (degradazio,  artifizializazio) lekukotasuna eman nahi diguzu ?

Keeper of the Coast (Itsas Zaintzale) eko-ekintza zuretzako da. Zure lurraldeaz duzun ezagutzari esker, zure lurraldearen lekuko aproposa zara, informatzeko eta ekiteko.

Mare Urdina lantaldea Surfrider-en azterketan oinarritzen da eta sostengatzen zaitu “Itsas Zaintzaleak” programaren bidez, bere ezagupen zientifikoak, mediatikoak eta tarteka ezagupen juridikoak ekartzen dizkizu. 

Zure lekukotasuna eman, KEEPER OF THE COAST egin zaitez

Mobiliz’actor

Hainbat galdera dauzkazu itsasertzearen babespenari buruz eta erantzun egokiak aurkitu nahi zenituzke ? Zure ideiak beste jende batzurekin trukatu nahi zenituzke ? Mobiliz’actor eko-ekintza zuretzako da.

Mare Urdina lantaldeak MUGG’s-ak (Mare Urdina Guy’s and Girl’s) mobilizatzeko eta batzeko asmoarekin, eko-aktoreen bilkurak antolatu nahi lituzke, Mare Urdina proiektuari buruzko informazio bilkurak adibidez, edota Mare Urdina Bar Camp-ak.

Bar Camp-ak topaketa batzu dira, des-konferentzia ireki batzu, tailer-ekitaldi parte hartzaile batzuez osatuak direnak zeinetan edukia parte hartzaileek eurek ekartzen duten.

Adi egon hurrengo Mobiliz’actor bilkurei eta ez zalantzarik ukan, parte hartu.  

Mobiliza zaitez, MOBILIZ’ACTOR egin zaitez

Cyber mobiliz’actor

Sare sozialetako txapelduna zara ? Informatzea, hitzegitea, trukatzea, ondo pasatzea gustatzen zaizu ? Cyber mobiliz’actor eko-ekintza zuretzako da.

Mare Urdina lantaldeak sare sozialen funtzio biralean apostatzen du eta bere ekintzetaz informatu nahi du. Lantaldeak lekukoa ematen dizu, zuri, ziber espezialista.

Jendea, Mare Urdina ekitaldietaz informatu, artikuluak idatzi zure blogean, zure webgunean, eta jakinaraz iezaguzu orriaren url lotura idatziz.

Informazioa zabaldu, CYBER MOBILIZ’ACTOR egin zaitez

Segi Gaitzazu