- Hasiera
- > Nire Ekintzak
- > EKO-ARDURADUNA NAIZ
- > Nire eko-ekintzak

Zure olatua, hondartza, laku edo erreka hondakinez betea ikusteaz nazkatuta zaude ? Cleaner IO eko-ekintza (Itsas Ekimenak) zuretzako da.
Itsas Ekimenen baitan, Mare Urdinak animatzen zaitu hondartza, laku edo erreka garbiketa handi batean parte hartzera. Surfrider-eko lantaldeak Mare Urdinaren laguntzarekin garbiketak koordinatzen ditu, antolaketa mailako laguntza bat ekartzen du eta ekitaldiari buruz informazioa komunikatzen du. Zure zakarrontzia prestatu ezazu, zure ingurukoei komentatu, talde bat osatu edo talde bati batu zaitez.
Mugi zaitez, CLEANER IO egin zaitez.
Antolatzailearen gida deskargatu. (2.1 Mo)

Era arduratsu batean kontsumitu nahi duzu, eta zure erosketa karroaren bidez iritzia eman nahi duzu ? Consom’actor eko-ekintza zuretzako da.
Zure kontsumitzeko era aukeratzean, hiru irizpideren alde bozkatzen duzu : irizpide sozialak, ingurumen mailakoak, etikoak. Kontsumoa ekintza mota bat da. Aukera ugari daude kontsumo arduratsu bat izateko : jantzi ekologiko eta solidarioak, elektrodomestikoak, ura eta energia ekonomizatu, erabilitako materiala trukatu/eman bota beharrean (freecycler), webgune solidarioak.
Zure trukoak proposa iezazkiguzu, CONSOM’ACTOR egin zaitez.

Garapen iraunkorra errespetatzen duten garraioak erabili nahi dituzu, edo zure ibilaldi zoragarri baten berri eman nahi duzu? Eco-globe-trotter eko-ekintza zuretzako da.
Zure kutsadura murriztearren, Mare Urdina lan taldeak, kotxearen erabilera apaltzera animatzen zaitu, era iraunkor batean mugituz, adibidez bizikletaz, patinetan, garraio publikoak erabiliz. Zure experientziaren berri eman ezazu. Mare Urdinak "car pooling" alternatiba proposatzen du ere, batez ere Mare Urdina ekitaldietara joateko.
Baina Eco globe trotter izatea ez da bakarrik garraio motan mugatzen, izan daiteke ere pertsona bat inguruko paisaiak eta ibilaldiak ezagutarazten dituena. Euskal Itsasertzean dauden paisaia zoragarriak ezagutzen dituzu, gustoko dituzun ibilaldiak ezagutarazi nahi dituzu, jendea gonbidatu nahi duzu zure olatuetan surfeatzera ? Mare Urdina ibilaldi batean parte hartu edo antolatu.

Etxeko sukaldaritzaren “chef”-a zara, janari ona ta sanoa prestatzea gustatzen zaizu ? Natural Food Chef eko-ekintza zuretzako da.
Sukaldatzea ondo dago, plater gozoak prestatzen jakitea bertako produktuekin, hobeto dago.Proposa iezazkiguzu zure errezetak : etxeko yogur-a, ogi berezia, etxeko galletak eta zure truko guztiak bertako produktuak aurkitzeko edota zure baratzea zaintzeko.
Atera sukaldari txapela eta espatula, NATURAL FOOD CHEF egin zaitez.

Eragiten duzun hondakin kopurua murriztu nahi duzu ? Rubbish reduce’actor eko-ekintza zuretzako da.
Aukera ugari dauzkazu hondakinak murrizteko. Mare Urdina lantaldeak hainbat aukera proposatzen dizkizu, baina zalantzarik gabe proposatu zure ideiak.
Hara hemen aukera batzu :
- Enbalaje gutxi duten produktuak erosi
- Publizitatea murriztu
- Konposta egin
- Petizioa izenpetu, makro-hondakinak kutsadura gisa ezagutuak izan daitezen Europar Batasuneko legedian
- Polsa plastikoen kontsumoa murriztu
Zure hondakin kopurua murriztu, RUBBISH REDUCE ‘ACTOR egin zaitez.


