Mare Urdina Ekintzak

Itsas Ekimenak


Surfrider-ek antolatutako Itsas Ekimen-ak(OI), ekitaldia , nazioarteko asteburu eko-herritar batean oinarritzen da, zeinetan makro-hondakinei loturiko problematika den aipagai, baita gure itsasertzea, laku eta erreken babespena. Itsas Ekimenen 2010-eko edizioa martxoak 18, 19, 20 eta 21 an iraganen da. Aurtengo berrikuntza : Donostia Itsas Ekimenen Europako hiriburua.

Karia horretara, herritar mobilizazioaren 4 egunetan parte hartzeko aukera izango duzu, Donostian (baita nazioarte mailan ere): hondartza garbiketak, erakusketa interaktiboa, pelikulak, flash-mob, kirol txapelketak, kontzertuak, animazio ezberdinak, kulturalak, zientifikoak edota ingurumenari lotuak.

Euskal itsasertzearen babespena eta praktika eko-arduradunen garapena helburu, Mare Urdina-k iniziatiba hau sostengatu eta bertan parte hartzen du. Hala ere, Itsas Ekimenak ekimena, ez da asteburu bakar batera mugatzen, tokiko aktoreekin urte osoan zehar garatutako lan bat delako ere.

Itsas Ekimenak 2010-ean parte hartu, edo antola ezazu zure garbiketa, CLEANER IO egin zaitez.

Pedagogia eta sensibilizazioa

Proiektu pedagogikoek eta gaztetxoei eginiko sensibilizazioek experientzia kolektibo eta ludiko azkarrak sortzen dituzte, zeinetan gaztetxoak beren ondare naturalaren aberastasunari eta babespenari sensibilizatzen diren, baita garapen iraunkorraren nondik norakoei.

Mare Urdina lantaldeak gaztetxoei zuzenduriko tresna pedagogikoen sormen prozesuan eta zabalpenean dihardu lanean. Surfrider Foundation-ek hezkuntza mailan dituen ezagutzetan eta esperientzian oinarritzen da. Mare Urdina lantaldeak sensibilizazioak egiten ditu frantsesez, gazteleraz eta euskaraz, batez ere lehen mailan, baina baita kolegioetan edo institutoetan.

Bestalde, garrantzitsua iduritzen zaigu, klub nautikoetako monitoreak formatzea ere, adibidez, surf klubak, urpekaritza klubak, piragua klubak, arrauna, eta beste... Mare Urdinak lurraldeko kirol sareak eta tokiko ordezkaritzak garatzen dihardu.

Lagun iezaguzu tresna pedagogikoak sortzen, zure artista lanak proposatuz, euskarri grafikoak, ikus-entzunekoak, audioa, ARTIST egin zaitez.

Praktika eko-arduradunak

NIRE EKO-EKINTZAK

Segi Gaitzazu