- Hasiera
- > Mare Urdina
- > Partaideak
4 partaidek Mare Urdina, euskal itsasertzearen babespenerako mugimendua sortu dute.
Surfrider Foundation Europe
Surfrider Foundation Europe elkarteak (SFE), ingurumenaren babespenean eta heziketan dihardu lanean orain duela 20 urte. Bere ezagutzak eta tokian tokiko presentzia direla eta - batez ere Miarritzen kokatua den bere egoitzari esker, SFE-ek urrunago joan nahi luke, Euskal Herria garapen iraunkorreko adibide bilakaraziz.
Mare Urdina proiektuaren baitan, SFE-ek garapen iraunkorrean dituen ezagupenak ekartzen ditu (tokian-tokiko ekintzak, ikerketa, sensibilizazioa, hezkuntza) eta ingurumen mailako kanpaina parte hartzaile berriak eta berritzaileak garatu nahi ditu.
Elkartea hainbat ekitaldietan ikus daiteke, esate baterako Itsas Ekimenetan.
Euskal Herriko Surf Federazioa
Euskal Herriko Surf Federazioa-k (EHSF) hainbat ekitaldi antolatzen ditu eta surfa zein surf klub-en garapenean dihardu, Euskal Herri Hegoaldean, orain duela 19 urte. Badu zenbait urte, EHSF-ak bere ingurugiroa hobeto babesteko eta gazteak sensibilizatzeko apostua egin duela, bere klub-en bidez.
EHSF, 2007.urtean batu zaio SFE-ri Mare Urdina proiektua osatzeko.
Mare Urdina proiektuaren baitan, EHSF-ak bere kontaktu sareak, klub nautikoen koordinazioa eta ekitaldien antolaketan garatu dituen ezagutzak eskaintzen ditu.
Eusko Ikaskuntza
Eusko Ikaskuntza-k (Sociedad de Estudios Vascos), euskal komunitatea batzen du, nazioarteko sare baten bidez, komunikazio eta ekitaldi kulturalen arloan.
Euskal Herriarekin maintemindua, komunitate hori ondare natural eta kulturalaren basesa eta balorizazioari lotua zaio mugaz bi aldeetan, baita balore horien transmisioari.
Gauzak horrela, Eusko Ikaskuntza 2008.urtearen hasieran batu zaio Mare Urdina proiektuari.
Mare Urdina proiektuaren baitan, Eusko Ikaskuntza-k mugaz bi aldeetan urtez urte garaturiko sarea eskaintzen du, baita euskal kultura eta komunikazio mailan dituen ezagutzak.
Conseil Général des Pyrénées Atlantiques
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra-k (CG64) duela urte batzu, hainbat partaidetza bultzatu ditu gizarte zibiliarekin, ondare naturala sustatu eta balorizatzeko. Surfrider Foundation Europe urte askotako partaidea da : aldebitako konfiantza sortu da bi erakundeen artean urtez urteko partaidetzen harira, besteak beste Kornisako Festa-ren antolaketaren bidez, baita uraren kalitateari loturiko programen bidez.
Kontseilu Orokorra 2007.urteaz geroztik batu zaio proiektuari, Europa mailan proiektu piloto bat sortzeko asmoarekin, tokian tokiko jendeari egokituko zitzaiona, ekintza publikoa molde moderno eta eraginkor batean erabiliko zuena – herritar mobilizazioa eta ekintzen garapena terrenoan berean.
Mare Urdina proiektuaren baitan, Kontseilu Orokorrak hainbat arlotako ezagutzak ekartzen ditu : ingurumena, interreg proiektuak, mugazgaindiko partaidetza, ondare naturala balorizatzen duten ekitaldiak.






