Mare Urdina Proiektua

Surfrider Foundation Europe, mugazgaindiko proiektu baten eramaile da, beste hiru partaiderekin elkarlanean : Euskal Herriko Surf Federazioa (EHSF), Eusko Ikaskuntza (Sociedad de Estudios Vascos) eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra (CG64). Mare Urdina izeneko proiektu hau, Hossegor eta Bilbo arteko ardatz batean hedatzen da, eta 4 partaideren lana bateratzea du helburu. Mare Urdinako partaideek,  ingurumenaren babesean, hezkuntzan, ingurumenarekiko sensibilizazioan, eta ondare naturalaren balorizazioan dihardute, tokiko komunitateekin harremanetan sartuz.

Mobiliza gaitezen !

Herritarren mobilizazioa Mare Urdina proiektu parte hartzailearen ezaugarrietariko bat da. Helburua, euskal itsasertzeko biztanleak mobilizatzea da eta Mare Urdina ekitaldietan parte hartzea bultzatzea, norbera bere ingurugiroaren aberastasunaz konziente izan dadin, ezagutu dezan, ospatu dezan, babes dezan.

Mare Urdina lantaldeak mugazgaindiko biztanleen, bisitarien, gazteen, publiko zabalaren parte hartzea sustatzen du, guztiek Mare Urdinaren ekintzetan parte har dezaten, garapen iraunkorra helburu amankomuna delako.

Segi Gaitzazu