Galderak

Télécharge le Tutoriel afin d'optimiser les fonctionnalités du site communautaire Mare Urdina

Mare Urdina eko-ekintzaileen mugimendua

Zer da ?

Mare Urdina euskal itsasertzeko eko-aktoreen lehenengo web plataforma da, MUGG’s-en plataforma: Mare Urdina Guy’s&Girl’s. Webgune komunitario hau, ingurumenaren alde egunerokotasunean ekin nahi duen jendearen topagunea da. 3 ardatz nagusi dauzka: itsasertzearen babesa, joera eko-arduradunen garapena, lurraldearen balorizazioa. Komunitate hau espazio irekia, partehartzailea da eta garapenari itzulia zaio. Hori dela eta, Mare Urdina eko-aktoreak animatzen ditugu beren ideiak eta oharrak jakinaraztera.

Mare Urdina komunitatea, nola dabil ?

Oinarria sinplea da : gustatzen zaidan eko-ekintza bat aukeratzen dut, eko-ekintza egiten dut, ekintzari buruzko informazioa webgunera igotzen dut eta puntuak irabazten ditut. Mare Urdina eko-aktore bakoitzak bere kontua dauka, horren bidez aktibitate ezberdinak burutu ditzake : eko-ekintza bat egin, eko-ekintzari buruzko testua, argazkiak edota bideoak igo, beste MUGG baten eko-ekintza komentatu, MUGG bati mezu pribatu bat bidali.

Zer da MUGG bat ?

Mare Urdina Guy’s & Girl’s komunitateko kidea da. Bere ingurumenaren alde engaiatzen da egunerokotasunean eta bere ingurukoak mobilizatzen ditu.

Nola harremanetan sartu Mare Urdina – Sufrider Foundation Europe lantaldearekin ?

Helbide elektronikoa : undefinedcontact(at)mareurdina.com

Helbidea :
Mare Urdina – Surfrider Foundation Europe – 42, calle Zabaleta, 20002 Donostia-Saint Sébastien.

Telefonoa : + (34) 943 577 878

To top

Mare Urdina kide bilakatu

Nola bilakatu kide?

Oso erraza ! Izen ematea besterik ez daukazu.
Sinple, dohain eta azkar ! Minutu 1 besterik ez duzu behar zure kontua sortu eta aktibatzeko. Internet eta helbide elektroniko bat besterik ez zaizu falta. Izen-emate undefinedinprimakia bete ezazu, eta baieztatu, segituan jasoko duzu baieztapen korreo bat zure helbide elektronikoan.

Zergaitik kide bilakatu ?

  • Itsasertzea babesteko, joera eko-arduradunak garatzeko, lurraldea balorizatzeko.
  • Egunerokotasunean ingurumenaren alde engaiatzeko.
  • Beste eko-aktore batzu ezagutzeko eta ideiak elkartrukatzeko.
  • Aterabideak proposatzeko

Izena eman dut baina ez dut baieztapen korreo/mail-ik jasotzen…

Segurtatu ezazu zure helbide elektronikoko « spam » karpetan aurkitzen ez dela.

Bestela, bidali iezaguzu undefinedmail bat  eta zure izen-ematea burutuko dugu.

Nor bilaka daiteke kide?

Internet eta helbide elektroniko bat daukan edozein heldu bilaka daiteke kide. Hemezortzi urtez peko gazteentzat, guraso edota tutore legal baten baimena beharrezkoa da.

To top

Nire eko-ekintzak

Zein eko-ekintza mota egin dezaket ?

Eko-ekintza bakoitzak Mare Urdina proiektuko lan ardatz bati dagokio. « Nire itsasertzea babesten dut » lan ardatzeko eko-ekintzak:

« Eko-arduradun naiz » lan ardatzeko eko-ekintzak :

« Nire lurraldea maite dut » lan ardatzeko eko-ekintzak :

Zer ezberdintasun dago « errealizazio » eta « ekitaldi » eko-ekintza baten artean ?

« Errealizazio » eko-ekintza bat, egin ondoren zuzenean webgunean igo daiteken eko-ekintza bat da. Ez du antolaketa berezirik eskatzen. « Errealizazio » eko-ekintzak :

« Ekitaldi » eko-ekintza batek bi etapa eskatzen ditu. Lehenengo, ekitaldia antolatzen duen Mugg-ak eko-ekintza anuntziatzen du Mare Urdina webgunean inprimakian informazioa zehaztuz. Deialdi horren bidez eko-aktoreak parte hartzera animatzen ditu. Eko-aktoreak parte hartzera engaiatu daitezke « Parte hartuko dut » estekan klikatuz. Bigarrenik, Mugg antolatzaileak bere eko-ekintza osatzen du, ekitaldia iragan ondoren balantze bat eginez bere inpresioak, iruzkinak eta multimedia edukia igoz. Hori egin ondoren 25 puntu irabaziko ditu. Parte hartu dutenek beren eko-ekintza egin dezakete "Parte hartu dut, nire lekukotasuna eman nahi dut eta puntuak irabazi" estekan klikatuz. Esteka hau antolatzailearen eko-ekintzaren balantzean aurkitzen da. Estekan klikatu ondoren eko-ekintzaren inprimakia agertuko zaie parte hartzaileei. Hau bete ondoren 10 puntu irabaziko dituzte. « Ekitaldi » eko-ekintzak :

Nola aldatu edo ezabatu eko-ekintza bat ?

Mugg-ak bere eko-ekintza bakoitzaren ondoan bi esteka aurkituko du : « Nire eko-ekintza editatu » eta "Nire eko-ekintza ezabatu ».

Eko-ekintza berririk proposatu al dezaket ?

Eko-ekintzak plataforma komunitarioaren oinarrian dira. Horregatik, Mugg-ak animatzen ditugu eko-ekintza berriak proposatzera edota beste edozein ohar aberasgarri bidaltzera plataforma komunitarioa garatzeko asmoz.undefinedZure oharrak bidali

« Ekitaldi » eko-ekintza baten antolatzaile naiz, zer urrats segitu behar dut?

  • Eko-ekintzaren deialdia igotzen dut webgunean inprimakian ondoko informazioak zehaztuz : ekitaldiaren titulua, noiz hasten den, noiz bukatzen den, lekua, ordutegia, deskribapena, argazkiak, bideoa.
  • Ekitaldia antolatzen dut
  • Nire eko-ekintza osatzen dut ekitaldia pasa ondoren balantze bat eginez, inpresioak, iruzkinak eta multimedia edukia igoz.
  • Ondoren 25 puntu irabazten ditut

« Ekitaldi » eko-ekintzak :

« Ekitaldi » eko-ekintza batean parte hartu nahi dut, zer urrats segitu behar dut ?

« Parte hartuko dut » estekan klikatzen dut. Horrela nire argazkia eko-ekintzaren partehartzaileen zerrendan agertuko da. Antolatzailea nirekin sartuko da harremanetan helbide elektronikoaren bidez zehaztasun gehiago emateko.

“Ekitaldi” eko-ekintza batean parte hartu dut, zer urrats segitu behar dut?

"Parte hartu dut, nire lekukotasuna eman nahi dut eta puntuak irabazi" estekan klikatzen dut. Esteka hau antolatzailearen eko-ekintzaren balantzean aurkitzen da. Estekan klikatu ondoren eko-ekintzaren inprimakia agertuko zait. Hau bete ondoren 10 puntu irabaziko dituzte.

To top

MUGG puntuak

Nola irabazi MUGG puntuak ?

Mugg bakoitzak puntuak irabaz ditzake eko-ekintzak eginez. Puntuaketa sistema eko-ekintzaren zailtasunari proportzionala zaio. Puntuaketa :

  • Waterman Tester: 15 puntu
  • Keeper of the Coast, lekukotasuna: 5 puntu
  • Keeper of the Coast, Itsas Zaintzale txostena: 20 puntu
  • Mobiliz’actor, antolatzaile: 25 puntu
  • Mobiliz’actor, partehartzaile: 10 puntu
  • Cyber Mobiliz’actor : 5 puntu
  • Cleaner IO, antolatzaile : 25 puntu
  • Cleaner IO, partehartzaile : 10 puntu
  • Consom’actor : 5 puntu
  • Eco globe trotter: 5 puntu
  • Natural Food Chef: 5 puntu
  • Rubbish reduce’actor : 5 puntu
  • Artist : 5 puntu
  • Happening artist, antolatzaile: 25 puntu
  • Happening artist, partehartzaile: 10 puntu
  • Event Sportsman, antolatzaile: 25 puntu
  • Event Sportsman, partehartzaile: 10 puntu
  • Party member, antolatzaile: 25 puntu
  • Party member, partehartzaile: 10 puntu

Zertarako balio didate Mugg puntu hauek?

MUGG puntuek nire engaiamendu maila adierazten dute egunerokotasunean ondoko ekintzen inguruan: itsasertzearen babesa, praktika eko-arduradunen garapena, lurraldearen balorizazioa.

Bestalde, MUGG puntuen bidez Mare Urdina opariak irabaz ditzaket. Informazio gehiago.

To top

MUGG-ak

Nola sartu harremanetan MUGG-ekin ?

Bi era daude MUGG-ekin harremanetan sartzeko : publikoki edo era pribatuan. Publikoki, iruzkin bat utz dezakezu beste MUGG baten eko-ekintzaren azpian. Kasu horretan, MUGG guztiek ikusten ahalko dute zure iruzkina. Era pribatuan, beste MUGG bati bidali diezaiokezu mezu pribatu bat bere PERFIL-eko MUGG fitxaren bidez, edota bere eko-ekintza baten orrialdetik, azken honek mezu pribatuak jasotzea onartu badu. Kasu horretan, inork ez du mezu hori ikusten ahalko, hartzaileak ez ezik. Hartzaileak, izen-emate garaian zehaztu duzun helbide elektronikoaren berri izango du.

Edozein iruzkin utzi al dezaket ?

Gaiez kanpo, promozionagarri, iraingarri, mespretsagarri, difamatorio, arrazista edota antisemita den edoizein komentario debekatuak dira. Moderazioa a posteriori egiten denez, Mare Urdina webgunearen erabiltzaileak era horretarako edukia seinalatzea eskatzen diogu “Salatu” botoiaren bidez. Informazio gehiago undefinedErabilpenerako Baldintza Nagusiak irakurri.

Lagun bat apadrinatu al dezaket ?

Noski baietz ! Zure inguruko edo lagunak komunitateari batzera animatzen ditugu. Zure lagunak apadrinatu, MUGG puntuak irabazi eta irabaziarazteko. Norbait apadrinatzen duzun bakoitzean, zuk bost puntu irabaziko dituzu eta zure apadrinatuak hamar puntu. Puntuak irabazteko zure Mugg padrinoaren pseudo-a zehaztu behar duzu izen-emate garaian dagokioan kuadrotxoan.

To top

Nire kontua eta nire datu pertsonalak

Zeinek ikus ditzake zehazten ditudan informazioak?

Soilik zure eko-ekintzak, iruzkinak eta Perfil-ean zehazten duzun informazioa (Nire kontua > Nire perfila) ikusgai daude beste MUGG guztiengandik. Zehaztuko duzun beste edozein informaziorik ez da zabaldua izango zure aurrretiazko baimenik gabe (Nire kontua > Nire datu pertsonalak/Nire pasahitza). Kasu bat baizik ez dago zeinetan beste MUGG batek zure helbide elektronikoaren berri ukan dezakeen : mezu pribatu bat bidaltzen badiozu. Informazio gehiago undefinedErabilpenerako Baldintza Orokorretan.

Nola bermatzen dezakezue datuen pribatutasuna ?

Datu guztiak gure zerbitzu hornitzaile teknikoak albergatzen ditu, honek zerbitzari zentro sekurizatua baitauka (sarrera segurua, datuen babeskopia, informatika sekuritatea anti-intrusismo edo anti-pirateoaren kontra…). Dena martxan dago datu sekurizatzeko, indarrean dagoen legeari begira. Informazio gehiago undefinedErabilpenerako Baldintza Orokorretan.

Nola alda ditzaket nire informazio pertsonalak ?

Komunitatearen harrera orritik konektatu zaitez, eta « Nire Kontua » partean sartu zaitez bertan zure datu pertsonalak igotzeko.

Nola ezabatu dezaket nire kontua ?

Mare Urdina-k bi aterabide proposatzen ditu kontu bat ezabatzeko :

  • Webgunearen bidez : Konektatu zaitez zure espazio pertsonalean, zure pseudo eta pasahitza zehaztuz. « Nire kontua > Nire perfil-a » partean, orriaren azpikaldean « Nire kontua ezabatu » esteka ikusiko duzu. Zure erabakia baieztatuko duzularik, zure kontua desaktibatua izango da.
  • Gutun zertifikatu baten bidez hartu agiriarekin helbide honetara : Mare Urdina – Surfrider Foundation Europe – 42, Zabaleta kalea baxu 11 – 20002 Donostia-San Sebastián. Bidali ezazu zure eskaera idatzirik izen-emate garaian zehaztutako zure helbide elektronikoa eta pasahitza zehaztuz argiki.

Desaktibatu ondoren, zure kontua ez da ezabatua izango hilabete bat baino lehen. Horrela, hilabete bat izango duzu zure kontua berraktibatzeko halako asmoa baldin bazenu. Hilabete baten barru ez baduzu zure kontua berraktibatu, ezabatua izango da.

Helbide elektronikoz aldatu dut, zer egin dezaket ?

Oso erraza, konektatu zaitez zure espazio pertsonalera « Nire kontua > Nire datu pertsonalak » partean, eta zure helbide elektronikoa aldatu ezazu inprimakian. Zure informazioak baieztatu « Nire perfila eguneratu » botoian klikatuz. Baieztapen mezu bat jasoko duzu.

Nola aldatu dezaket nire perfil-a ?

Bi era dauzkazu zure perfil-a aldatzeko:

  • Konektatu ondoren, perfil orrira joan zaitez, Mugg fitxa partera, bertan « Nire perfila editatu » esteka klikatu ezazu, eta « Nire kontua » > « Nire perfil-a » partean sartuko zara, bertatik datuak aldatzeko.
  • Konektatu ondoren, orriaren goiko parteko « Nire kontua » esteka klikatu ezazu. Zuzenean “Nore perfil-a” partera iritsiko zara, bertatik datuak aldatzeko.

Zehaztu ditzakezun informazioak ondokoak:

  • Erabiltzaile-izena
  • Zure zaletasunak
  • Webgunea/Blog-a
  • Klub/Elkartea
  • Nire esaldia
  • Irudia

To top

Mare Urdinan nabegatu

Nola aukeratu dezaket Mare Urdina harrera orri gisa (homepage) Microsoft Internet Explorer-en bidez ?

  • www.mareurdina.com orrialdea ireki
  • Tresnak menuan « Aukerak » selekzionatu
  • « Nagusia » sailan sartu
  • « Hasiera orria » partean Mare Urdina orriaren helbidea zehaztu

Nola aukeratu dezaket Mare Urdina harrera orri gisa (homepage) Mozilla Firefox edo Netscape Navigator-en bidez ?

  • www.mareurdina.com orrialdea ireki
  • Tresnak menuan « Aukerak » selekzionatu
  • « Nagusia » sailan sartu;
  • « Hasiera orria » partean Mare Urdina orriaren helbidea zehaztu

 

 

To top

Beste galderak

Ikastaro bat edo praktikak burutu nahi nituzke Mare Urdina lantaldean, nori zuzendu behar diot nire eskera ?

Bidali iezaguru korreo bat contact(at)mareurdina.com helbidera zure gaitasunak eta ikasketak zehaztuz, baita zure eskaera argiki zehaztuz ere.

Nola sakondu dezaket nire engaiamendua?

Urrunago joan zaitezke zure engaiamenduan Surfrider Foundation Europe-eko kide bilakatuz. Kide bilakatuz zure ahotsa entzunaraz dezakezu, elkartearen bilkura nagusian bozka eskubidea daukazu, ordezkatua izan zaitezke. Bost arrazoi Surfrider-eko kide izateko :

  1. Ingurumenaren babesaren eragile bilakatu
  2. Ekintza konkretuak finantzatu. Adibidez, hilabeteka 10€ eskainiz 3 ikasle sensibilizatu ditzakezu, hilabeteka 25€ eskainiz ur-lagin baten analisia bermatzen duzu.
  3. Tokiko ingurumena eta gaineratiko ingurumenari buruzko informazioa jaso dezakezu
  4. Zure ahotsa entzunaraz dezakezu nazio eta europa mailako instituzioetan
  5. Zure zergen erabilpena aukeratu (Frantzia aldean). %66-ko kenkari fiskalaren bidez, hilabeteka 10€/hilabeteko-k 3,5€ baizik ez dizu kostatzen.

undefined Informazio gehiago

To top

Segi Gaitzazu