- Hasiera
- > Laguntza-Ibilmoldea
- > Baldintza orokorrak
1. DEFINIZIOAK
Hemen azpian zehaztutako adierazpenek, singularrean zein pluralean erabilita ere, honako hitzarmenean ondoko esanahia izango dute :
- « EBO » : erabilpenerako baldintza orokorrak.
- « Webgunea » edo « Mare Urdina » edo « Plataforma » : http://www.mareurdina.com helbidean aurki daiteken webgune partehartzaile eta komunitarioa, Bilbao eta Hossegor ardatz geografikoan zehar kokatutako ingurumena eta itsasertzearen babespenean oinarritutakoa.
- « Kide » edo « Erabiltzaile » : webgunean kontu bat sortu duen internauta.
- « Argitaratzailea » : webgunearen argitaratzailea, hau da Surfrider Foundation Europe izendatutako elkartea, ondoko helbidea duena 120 verdun hiribidea, Miarritze (64200) – SIRET zenbakia 388 734 220 00022.
- « Zerbitzua » : edukien hosting zerbitzua eta plataforman izena eman duten kideen arteko elkartrukatze sistema.
- « Internauta » : webgunean zehar nabigatzen duen pertsona, eta hala ez bada, gutxienez webgunean kontu bat sortu duena.
2. FUNTZIOA
EBO-k, Argitaratzaileak Internautei edukien hosting zerbitzu bat eta plataforma komunitarioan izena eman duten kideen arteko harremantze sistema bat zer eratara eta zein baldintzetan eskaintzen dien zehazten dute.
Internautek zein Mare Urdinak onartzen dute bien arteko harremanak honako EBO-ek zehazten dituztela, webgunean aurretik zeuden baldintzak ez ezik.
Internautak EBO hauen parte bat edo osotasuna onartu nahi ez balu, Mare Urdina webgune komunitarioaren erabilerari uko egitea eskatuko litzaioke.
3. ALDAKETAK
Honako EBO-ek Webgunean aurki zitezkeen aurreko bertsioak deuseztatu eta ordezkatzen dituzte.
Argitaratzaileak berak bere buruari eskubidea ematen dio honako Hitzarmenaren baldintzak edozein unetan aldatzeko, eta hori inongo motiborik gabe, era diskretuan eta jakinarazpenik zein obligaziorik gabe.
Argitaratzaileak aldaketa materialen abisuak igo edota publikatu ahal izango ditu Mare Urdina webgunean eta Erabiltzaileari zehaztutako helbide elektronikora korreo elektroniko bat bidali ahal izango dio aldaketaz informatzeko.
Kideak Mare Urdina webgune komunitarioa erabili ezkero EBO-en azken bertsioa agertu bezain laister EBO hauek onartzen dituela adieraziko luke.
4. GURASOEN BAIMENA - ADINGABEKOAK
Gurasoei beren umeak zaindu ditzaten eskatzen diegu webgunearen erabilerari dagokionez.
18 urte eduki arte, honako Hitzarmena zure guraso edo tutore legal batek irakur dezan eskatzen dizugu Mare Urdina webgune komunitarioa erabili aurretik. Mare Urdina webgune komunitarioa erabili ezkero horrek adieraziko luke guraso edo tutore legalaren baimena daukazula Webgunea erabiltzeko baita EBO-en onarpena zure izenean ; onartzen duzu Mare Urdina webgunea erabiltzen duzula. 18 urte eduki arte, zure guraso edo tutore legala-k zure kontuarekiko ondoko ekintzak eskatzen ahal dizkigute : zure kontua aldatu, zure kontua eskuragarritsuna debekatu edota kontua ezabatu. Beraien eskaerak errespetatu beharko ditugu edozein unetan, arrazoia nola edo halakoa izan, inongo abisurik edo obligaziorik izan gabe zurekiko.
Ondorioz, zure guraso edo tutore legalari Mare Urdina webgune komunitarioan sartzeko erabiltzen dituzun pasahitza eta balizko helbide elektronikoa jakinaraztea konprometitzen zara, segurtasun arauak direla eta.
5.IZEN-EMATEA
Izen-emate unean, Erabiltzaileak balizko helbide elektronikoa baita pseudo bat eta Mare Urdina webgune komunitarioaren ezaugarri eta funtzio jakin batzu eskuratu zein erabiltzea ahalbideratuko dion pasahitza zehaztu beharko ditu.
Erabiltzaileak Mare Urdina komunitarioan informazioa sartzen badu, gezurrezkoa ez den informazioa, zehatza eta aktualizatuta dagoena sartzea konprometitzen da. Erabiltzailearen helbide elektronikoa edo pseudo-a eta pasahitza pertsonalak dira eta inoiz ez du baimena eman ahal izango beste bati hauek erabiltzeko Mare Urdina webgune komunitarioan sartzeko eta erabiltzeko.
Erabiltzaileak bere kontuan garatutako aktibitateen ardura bere gain hartzen du eta ez dio heren bati bere kontua erabiltzen utziko.
Erabiltzailea bere pasahitzaren pribatutasunaren babespenaren arduradun da eta bere ordenagailurako atzipena deuseztatzea konprometitzen da, beste jendeak ezin daitezen Mare Urdina webgune komunitarioaren parte batean edo osotasunean sartu bere pasahitzaren bidez.
Erabiltzaileak webmaster-a segituan abisatzea konprometitzen da honako egoera baten aurrean baldin badago : bere helbide elektronikoa, pseudo edota pasahitzaren erabilera ez baimendua, bere helbide elektronikoa, pseudo edota pas
ahitza aldatzeko arrazoi bat sekuritatea bermatzeko, edota arazoak ukan ditzakela uste badu.
Webgunean izena eman ondoren, Erabiltzaile bakoitzak Mare Urdinaren baieztapen mail bat jasoko du eta pseudo eta pasahitz bat jasoko ditu. Hauen bidez, Erabiltzailea identifikatu ahal izango da Webgunean. Pseudo eta pasahitz hauek erabat pertsonalak zaizkio Erabiltzaileari. Erabiltzaile bakoitzak Webgunean bere izenean publikatu duen edukiaz ardura osoa du.
6.DATUEN PRIBATUTASUNA
Argitaratzailearentzat, Webgunean bildutako informazioaren pribatutasuna ezinbestekoa da, bere Erabiltzaileei goi-mailako pribatutasuna eskaini nahi baitie.
Webgunean bildutako informazioak
Erabiltzailearen perfila ahalik eta hobekien kudeatzeko, Argitaratzaileak datu fitxategi bat sortuko du zeinetan Erabiltzaileei buruzko informazio guztia bilduko duen.
Erabiltzaileak dokumentu hori sortzeko baimena ematen dio. Argitaratzaileak bere ahalegin guztiak egingo ditu bildutako datu pertsonalen pribatutasun osoa bermatzeko. Argitaratzaileak informazioa biltzen du. Erabiltzaile batek kontu bat sortzen duenean Mare Urdina webgunean eta webgune komunitarioaren zerbitzuak erabiltzen ditu.
Informazio hauen bilketaren helburua Zerbitzuen kalitatea hobetzea da eta Erabiltzailearen eskaerei hobeto egokitzea, baita ere Mare Urdin ak bere Erabiltzaileekin errezago komunikatzeko Mare Urdina zein bere partaideei dagokienez. Batez ere, informazio bilketak Zerbitzuen pertsonalizazio hobeago bat bermatzen du eta estatistika lana errazten du.
Datu horiek ez dira zabalduak edota heren bati komunikatuak izaten ahalko. Hala ere, datu horiek Mare Urdinaren ondokoari eta Mare Urdina egitasmoaren partaideei komunikatuak izaten ahalko zaizkie.
Cookie-ak
Mare Urdina-k « cookie »-ak erabiltzen ditu Zerbitzuen funtzionamendu egokirako ezinbestekoak diren informazio jakin batzu grabatu eta artxibatzeko. “Cookie” bat zure ordenagailua kaltetzen ez duen fitxategi bat da, Webguneak zure nabigatzaileari bidaltzen diona eta zure ordenagailuak memorizatzen duena zure disko gogorrean.
“Cookie”-en erabilera beharrezkoa delako Webgunearen funtzionamendu onarentzat, hobe da ez desaktibatzea zure nabigatzailean. Hala ere, Argitaratzailea “cookie”-en bidez bildutako informazioa pribatu mantentzen konprometitzen da eta Zerbitzuen funtzionamendu onerako baizik beharrezkoak ez diren informazioak biltzen konprometitzen da (webgunean zehar nabigazioa, pseudo-a, etc.), informazio pribatu edo pertsonala ez ezik.
Pribatutasun bermearen hedadura
Argitaratzaileak Webgunean bildutako datu pertsonalen pribatutasun osoa bermatzen du. Datu hauek ez dira emanak, zabalduak, alkilatuak izango edota heren bati, enpresa edo gizabanako baten esku utziko, jakinez hauek ez direla Webgunearen Erabiltzaileak izango, eta bertako informazioa ezin izango dutela jaso.
Hala ere, Webguneak Heren bati bere Erabiltzaile baten datu pertsonalak zabaltzen ahal izango dizkio honako kasuetan:
- Webguneak datu pertsonalak zabaltzeko obligazioa dauka justizia edo egitura administratibo konpetente batek eskatzen duenean ;
- Webguneak Erabilpen hitzarmenaren baldintzei dagokienez biolazio bat somatu badu Erabiltzailearen partetik ;
- Erabiltzaileak EBO-ak onartzen dituen unetik izena ematerakoan baimena ematen dio Mare Urdinari bere datu pertsonalak Mare Urdinaren partaideekin banatzeko. Baimen hori deuseztatu daiteke edozein unetan e-mail bat bidaliz ondoko helbidera : contact
mareurdina.com
Informazioarekiko atzipen eta aldaketa eskubidea
78-17 zenbakia duen 1978-ko urtarrilaren 6-ko « Informatika eta askatasuna » legearen arabera, Erabiltzaile bakoitzak dagozkion datuekiko atzipen, aldaketa edo ezabatze eskubidea dauka.
Datu hauek aldatu ditzake Erabiltzaileak bere perfileko orria edo bere kontuan sartuz Webgunean.
Horrez gain, Erabiltzaile bakoitzak, edozein unetan dagozkion informazioak ezabatuak edo aldatuak izan daitezen eskatu dezake, Mare Urdinarekin harremanetan sartuz e-mail-ez ondoko helbidera : contact
mareurdina.com
Bestalde, dagozkion betebehar legalak direla eta, Mare Urdinak Informatika eta Askatasunen Komisio Nazionalean (CNIL) ez du deklaraziorik egiteko obligaziorik.
Webguneak bere Erabiltzaile ohiei buruzko informazio jakin batzu mantendu ahal izango ditu artxibategi moduan eta erabilpen estatistiko bat izateko, kodigo zibileko 2262 artikuluan zehaztutako ekintza zibilen preskripzio iraupena, iraupen maximoa izanen dela kontutan hartuz.
Galdera edo Oharrak
Edozein galdera edo ohar izan ezkero Webgunearen pribatutasunari buruz, ondoko e-mailera bidali iezaguzu : contact@mareurdina.com
7.KONTUAREN DESAKTIBATZEA / EZABATZEA
Erabiltzaileak bere kontua desaktibatu dezake Mare Urdina webgunean, edozein unetan eta edozein arrazoiengatik, « Nire kontua » partean sartuz, « Nire kontua desaktibatu » estekan klikatuz, eta azalpenak segituz.
Abusu edota gatazkarik iragan ezkero, Argitaratzaileak Erabiltzaile baten kontua deuseztatzeko eskubidea izango du, edozein unetan eta Erabiltzailea lehenagotik abisatu behar izan gabe, Erabiltzailearekiko ardura edota obligaziorik izan gabe.
Argitaratzaileak baliabide teknologiko, juridiko, operazional edota bere esku dagoen beste edozein baliabide erabiltzeko eskubidea izango du honako Hitzarmenaren baldintzak errespetarazteko, esate baterako IP helbideak blokeatuz edota Erabiltzailearen helbide elektroniko, pseudo edota pasahitzaren bidezko Mare Urdina webgune komunitarioarekiko atzipena blokeatuz.
Argitaratzaileak, edozein eduki iragaztu, deuseztatu, ezeztatu, onartu, bidali, argitaratu edota zabaltzeko eskubidea izango du, aurretik abisatu gabe eta ardurarik gabe, baita edozein kide baztertzeko eskubidea ere, eta nahikoa ez balitz auzitara jotzea, eduki, informazio edota jarrera ez-zilegi batek justifika baleza.
8.KIDEEN ARTEKO HARREMANA / GATAZKAK
Erabiltzailea Mare Urdinako beste kideekin “on-line” edo lineatik kanpo dituen harremanen arduradun bakarra da. Argitaratzaileak ez du beste Erabiltzaile baten jarreraren ardura.
Erabiltzailea eta Kideak/beste pertsona edota webgunearen bidez ezagututako erakundeen arteko harremana, Erabiltzailea eta Kideak/beste pertsona edota webgunearen bidez ezagututako erakundeen artean geratzen da. Kontrako abisu bat ez dagoen bitartean, Kideen eta heren batzuen arteko komunikazio, harreman eta partehartzeak, Erabiltzailea eta heren horien artean geratzen dira, eta Argitaratzaileak ez du inongo erantzukizunik izango Erabiltzailearen aurrean, galtze, prejuizio edo zauri bat gertatu ezkero, batez ere pertsonarekiko prejuizio bat edo hiltze bat, aktibitate batzuei lotua, esate baterako kalte berezi, zuzen edo zeharkako, anexo, adibidegarri, zigortzaile edo konsekutiboen izenean, Kide batek edo heren batek zuzenki edo zeharka sortutakoa.
Argitaratzaileak betebeharra ez izanik ere, eskubidea izango du Erabiltzailea eta beste Kideen arteko gatazkak zaindu edo bitartekaritza lanetan aritzeko. Erabiltzaile batek Kide bat edo anitzekin gatazka bat baldin badu, Mare Urdinaren ardura deuseztatuko du.
9.MARE URDINA-REN ARDURAK
Zerbitzuaren disponibilitatea
Argitaratzaileak bere esku dauden baliabide guztiak erabiliko ditu Webgunearen disponibilitatea bermatzeko edozein unetan.
Hala ere, Argitaratzaileak Webgune osoa edo parte baten atzipena deuseztatu ahal izango du arrazoi tekniko edota mantenimendu arrazoiak direla eta. Argitaratzaileak etenaldi horretatik, edo horrek eragindako ondorio zuzen edo zeharkakoekiko ez du erantzukizunik izango. Argitaratzaileak Zerbitzuak aldatu edo eseki ahal izango ditu edozein unetan.
Argitaratzaileak, Erabiltzaileak abisatu beharko ditu, borondatezko eta behin betiko Zerbitzuaren esekitzearen kasuan, esekitzea baino bi aste lehenago gutxienez.
Erantzukizunaren mugak
Argitaratzaileak Partaideek Webgunean proposatutako informazio edo zerbitzuen gainean ez du inongo eskumenik. Erabiltzaileak argi eta garbi adierazten du informazio eta Zerbitzuak bere kaltetan erabiliko dituela.
Argitaratzailea ez da bere Erabiltzaileek Zerbitzuak erabiliz argitaratutako Edukien arduradun, eta ez du segurtatzen edo bermatzen, edukien egiatasuna, baieztapena, exhaustibitatea, zorroztasuna edo baliagarritasuna.
Erabiltzaileak onartzen du, Argitaratzaileak ez duela erantzukizunik berekiko, edo beste edozein pertsonarekiko, heren batek jarrera mehatxagarri, difamatzaile, iraingarri, edo ilegal bat izan ezkero, Erabiltzaile izan edo ez. Argitaratzaileak ez du inongo erantzukizunik izango, heren baten eskubideak urratuak izan ezkero, proprietate intelektualeko eskubideak izanik ere.
Erabiltzailea Zerbitzuarekin ez balego gustora, bere errekurtso bakarra Zerbitzuaren erabilpenari uko egitea litzateke.
Erabiltzaileak onartzen du Argitaratzailea ez dela datu batzuen galeraren arduradun, galtze hau honako arrazoiek bultzatu badute : nahigabe Webguneko fitxategi edo funtzionalitateen ezabatzea, sarea edo sistema informatikoaren matxura edo birus informatiko batek infektatutako fitxategia.
Kanporako estekak
Beste Erabiltzaile batzuk Webgunean beste baliabide eta webguneetarako estekak argitaratu ahal izango dituzte. Erabiltzaileak onartzen du Argitaratzaileak ez duela erantzukizunik baliabide edo webgune horietan bilaturiko eduki, publizitate, produktu edo dokumentoekiko, eta hauen erabilerak eragindako ondorioekiko.
Internet
Erabiltzaileak Internet-en erabilpenak eragindako arriskuetaz jakinean dela adierazten du, eta batez ere, bertan dauden informazioak berreskuratuak/birbidaliak edota aldatuak izan daitezkela, Argitaratzailearen eta Erabiltzailearen borondatearen kontra. Argitaratzailea ezin izango da erruduntzat jo, Erabiltzaileak kalte akzidental edo borondatezkoak pairatu ezkero, hauek heren batek eragin edo ez.
Erabiltzaileak Internet-en izaera global eta internazionala onartzen du, eta Zerbitzuak erabiltzerakoan aplikatu daitezken atzerriko zein arau lokalak onartzen ditu.
Zerbitzuen erabilpena eta datuen biltegiratzea
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du Mare Urdina Webgunearen erabilpenari dagozkien hainbat arau aplikatu edo aldatu posible dituela, ondoko gaiei dagozkien arauak :
- Biltegiratze iraupena eta Erabiltzaileek Webgunean argitaratu ditzazketen Edukien kantitatea ;
- Webgunearen bidez Erabiltzaileak jasotako edo bidalitako fitxategien neurria eta kopurua ;
- Erabiltzaile edo Erabiltzaile talde bakoitzak daukan espazioa ;
Orokorrean, Argitaratzailea bere Erabiltzaileei funtzionamendu arauen eduki zehatza komunikatzen saiatuko da, baina ez du zertan hori egiteko obligazioarik.
10.ERABILTZAILEAREN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK
Betebehar orokorrak
Erabiltzailea konprometitzen da beste Erabiltzaileak zuzenki edo zeharka honako Erabilpen Hitzarmeneko arauak errespetatuko ez lituzketen webguneetara ez bideratzera.
Erabiltzaileek Zerbitzuen edo zerbitzu heren-en funtzionamendua kaltetu lezakeen edozein ekintza egitera debekatzen diote bere buruari.
Erabiltzaileak beste Erabiltzaileei edota internautei helarazten dien mezuen eta Webgunean argitaratzen duen Edukiaren erantzukizuna du.
Zerbitzua komunitate zerbitzu bat da bere Erabiltzaileei gustoko dituzten komunitateekin errezago komunikatzeko baliabideak eskaintzen dizkiena. Baliabide horien erabilpenak arau orokor batzu errespetatu behar ditu, esate baterako norberaren askatasuna, norberaren intimitatearen eskubidea, eta norberak bere burua errespetatzeko eskubidea.
Erabiltzaileek jarrera errespetagarri bat segitu beharko dute Webgunean eta elkartrukatze ezberdinetan zehar, honako EBO-en arauak errespetatuz.
Edozein erabiltzailek heren-en eskubideak errespetatu behar ditu. Besteak beste, autorearen baimenik gabeko informazioa/edukia webgunean ez du zabaldu edo berrerabili behar.
Erabiltzaileak berrezkoitu dezake Webgunearen edukia, era pribatutako kontsultak egiteko, edo berrekoiztu eta zabaldu ditzake mezu baten pasarte laburrak, informazio edota ikerketa baten kasuan, Webgunearen izena eta mezuaren autorea zehaztuz.
Ardura potenzialak direla eta, Erabiltzaileek ez dute marka, pertsona moral edo fisiko baten izena aipatu beharko, eta informazio hori adierazpen orokor batez ordezkatuko dute, datuak anonimizatuz.
Webgunean zehar publikatutako edukiak bere sortzailearen ardura du, oroitarazten dugu Erabiltzaileak legediaren baitan diren lege zein arauak eta pertsonen eskubidea errespetatu behar dituela. Hara hemen, mezuetan debekatua den edukia :
- oreka publikoa eta errespetuzko jarrerari kontrakoa ;
- izakera mehatxagarri, iraingarri, difamatzaile, arrazista, xenofoboa duena, edo beste pertsona baten ohore edo famari kalte egiten diona ;
- pertsona bat edo pertsona talde baten kontrako diskriminazioa edota gorrotoa bultzatzen duena, beren jatorriagatik edo etnia, nazio, arraza edo erlisio baten barne delako ;
- izakera pornografikoa edo pedofiloa duena ;
- delitu, krimen edo ekintza terrorista bat burutzera bultzatzen duena, edo gerrako krimen edo gizadiaren kontrako krimenen apologia egiten duena ;
- norberak bere buruaz beste egitera bultzatzen duena ;
- heren batzuei zuzenki edo zeharka birus informatikoak, pirateatuak diren programak edo sistema informatikoetan eta telekomunikazioetan pirateo eta intrusismo ekintzak egiten ahalbideratzen duten programak berreskuratzen edota erabiltzen ahalbideratzen duena, orokorrean edozein programa edo beste, edozein erabiltzaileren eskubideak kaltetan jar ditzazkenak baita pertsonen eta ondasunen sekuritatea ;
- pertsonalitate eskubideak kaltetzen dituenak (hala nola irudi eskubidea, bizi pribatuaren errespetuaren eskubidea),
- marka eskubideak, autore eskubideak (programa, soinu, irudi, argazki, testu eta irudi animatuei dagozkienak) eta auzo eskubideak (artista interpreteak, fonograma eta bideogramen ekoizleak, datu baseen ekoizleen « sui generis » eskubideak) kaltetzen dituenak ;
- orokorrean pertsona eta ondasunen eskubideak kaltetzen dituenak eta ;
- Argitaratzailea eta Webgunearen irudia eta famari kalte egiten diona ;
Erabilpena irabazi asmorik gabeko testuinguru pribatu eta profesional batean
Webgunea sortua izan da erabilpen pribatu bat izateko edota erabilpen profesional bat irabazi asmorik gabea.
Mezu pribatuak bidali eta jasotzeko aukera
Erabiltzaileak izena eman ondoren, bere kontuan sartuz beste Kide batzuek mezu pribatuak bidali diezaizkioten onartu edo ezeztatu dezake. Erabiltzailearen baimenarekin, Kideek mezu pribatu bat bidali dezaiokete Erabiltzaileak izena ematerakoan zehaztutako helbide elektronikora. Erabiltzaileak mezu pribatu bat jasoko du izena ematerakoan zehaztutako helbide elektronikora eta Kidearen helbide elektronikoaren berri izango du. Mare Urdinak ez dio inoiz Erabiltzailearen helbide elektronikoa jakinaraziko Kideari.
Erabiltzaileen lasaitasunaren eta intimitatearen errespetua : Spam-ari lotutako betebeharrak
Zerbitzuak Erabiltzaileei elkarren artean erraz eta askatasun osoa komunikatzeko aukera eskaintzen die. Komunikazio hori, edozein kasutan, Erabiltzaileek onartu eta nahi izan behar dute, eta Erabiltzaileak ez du eskubiderik beste Erabiltzaile batekin harremanetan sartzeko edo komunikatzeko, azken honek ez badu nahi.
Hori dela eta, Erabiltzaile batek beste batekin duen komunikazioa, azken honek onartzen ez badu, debekatua izango da. Debekatze horrek « Spam » teknikari dagokio ere.
Debekatuta dago onartzen ez duen edozein pertsonari, izan Zerbitzuaren Erabiltzaile edo ez, e-mail edo beste mezuak bidaltzea, Zerbitzu hau erabiliz.
Argitaratzaileak jakiten balu Erabiltzaileak Zerbitzua « Spam » helburu batekin erabili izango lukeela, Erabiltzaile horren kontua deuseztatzeko eskubidea izango luke baita auzitara jotzea ere.
Erabiltzailea animatzen dugu Argitaratzaileari jakinaraztera beste Erabiltzaileek « Spam » edo Zerbitzuaren beste edozein abusutan parte hartu duten, ondoko helbide elektronikora e-mail bat bidaliz : contact@mareurdina.com
11.MODERAZIOA
Webgunearen « Komentarioak » eremua Erabiltzaileei irekia zaien elkartrukatze gune askea da.
Moderazioa « a posteriori » egingo da. Mare Urdina lantaldeak honako EBO hauek errespetatuko ez lituzketen mezuak eta Webgunearen lerro editorialarekin bat egingo ez luketen mezuak kentzeko eskubidea izango du.
Marka komertzial, sozietate edota pertsona baten izendapenarekin lotura duen edozein komentario Mare Urdinak anonimizatu ahal izango du edota ahal den heinean ordezkatu adierazpen generiko egokiaz.
Kontribuzio baten aitatasuna izango luken Erabiltzaileak moderazio interbentzio jakin bat eskatuko lukeen kasuan (anonimizazio, ezabatze), eskaerak justifikatua eta mezuak identifikatua izan beharko du, Mare Urdina lantaldeak eskaera hori ahalik eta hobekien bideratzeko baliabide egokiak har ditzan.
Mezu bat ezabatzeko eskaera bat izango balitz, mezuaren mantentzea beharrezkoa lukeen erantzun posibleen existentzia aztertuko litzateke.
Mare Urdina lantaldea bere Erabiltzaile batek argitaratutako eduki bat kentzera konprometitzen da, eduki honek beste pertsona baten eskubideak, oreka publikoa edo errespetuzko jarrerak kaltetzen balitu, frantses legedian zehaztuta dagoen bezala.
Edozein ohar jakinarazteko, Webgunearen Argitaratzaileari idatz diezaiokezu, helbide honetara:
Surfrider Foundation Europe – Mare Urdina
FrantzIA-n : 120, avenue de Verdun – 64200 Biarritz – France
Edo
Espainia-n : 42 calle Zabaleta, bajo 11 – 20002 San Sebastián - ESPAÑA
12.JABETZA INTELEKTUALA
Edukiaren argitaratzea
Erabiltzaileak onartzen du Webgunearen bidez Eduki bat « on-line » jarriz, eskubidea ematen diola Argitaratzaileari Eduki hori erabiltzeko, erreproduzitzeko, aldatzeko, banatzeko, afitxatzeko, zabaltzeko sortzailearen (autorearen) izena zehaztuz. Erabiltzaileak eskubidea ematen dio Argitaratzaileari beste Erabiltzaileei baimena eman ahal izan diezazien hauek Erabiltzaileak Webgunean argitaratutako edukiaren osotasuna edo parte bat deskargatu eta inprimitu ahal izan dezaten beren erabilpen pertsonalerako, sortzailearen (autorearen) izena zehaztuz.
Erabiltzaileak onartzen du Eduki jakin horri dagozkion jabetza intelektualaren eskubideak babesteko beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko dituela, besteak beste, edukiari dagozkion autore eskubideak argitaratuz.
Mare Urdinaren jabetza intelektualaren eskubidea
Erabiltzaileak baieztatu eta onartzen du Mare Urdina edo bere partaideek webgunean argitaratzen duten Edukia autore eskubideak, marka, brebet-a edota beste lege edo jabetza intelektualaren eskubideenpean babestua dela. Erabiltzailea konprometitzen da Mare Urdina Webgunean argitaratutako edukia, kodigoak, grafismoa eta programak barne, ez eraldatzera, kopiatzera, erreproduzitzera, birrargitaratzera, deskargatzera, argitaratzera internet-en, helaraztera, saltzera edo banatzera edozein molde erabilita ere, Mare Urdinaren aurretiazko baimen idatzirik izan gabe.
13.IRAUPENA
Honako hitzarmenaren iraupena mugagabea da. Parte bakoitzak hitzarmenari bukaera eman ahal izango die aurretiazko abisurik gabe, ondoko egoeretan:
Erabiltzaileak edozein unetan deuseztatu ahal izango du bere izen-ematea Webgunean, helbide elektroniko bat bidaliz helbide honetara : contact
mareurdina.com
Argitaratzaileak Erabiltzailearen izen-ematea deuseztatzeko eskubidea izango du edozein unetan kasu hauetan:
- Erabiltzaileak ez du honako Erabilpen Hitzarmena errespetatu ;
- Argitaratzaileak Erabiltzaileari buruzko kexa serio bat edo batzu jaso ditu, azken hau Argitaratzaileak abisatu du eta ez ditu konbentzitzeko moduko azalpenak adierazi ahal izan epe egoki batean ;
- Erabiltzaileak Zerbitzuak erabiltzen ditu jarrera kaltegarri batekin, kaltearen izakera edozein izanda ere, Zerbitzuak, Argitaratzailea eta Webgunearen funtzionamendu egokia kaltetzeko arriskuarekin.
14.OSOTASUNA
Legedi aldaketa, araudi aldaketa edo justiziaren erabaki bat dela eta ondoko klausuletako bat deuseztatuko balitz, horrek ez luke eraginik izango EBO hauen beste klausulen baliozkotasuna eta errespetuarekiko.
15.LEGEAREN APLIKAZIOA ETA JURIDIKZIO ESKUDUNA
Gatazka bat gertatuko balitz, Erabiltzailea lehentasunez Argitaratzaileari zuzenduko litzaioke bitarteko aterabide bat bilatzeko.
Bitarteko aterabiderik bilatu ezean, frantses epaitegiak izanen dira eskudun bakarrak.
Partikularrekiko harremanei dagokienez, honako hitzarmenak eragindako edozein prozedura edo gatazka konponketa defendatzailearen etxebizitzaren lekuko epaitegiaren esku izango da, edo defendatzaileak hala erabaki badu, produktuaren entregatze efektiboaren lekuko epaitegiaren esku.
Erabiltzaile profesionalekiko harremanei dagokienez, parteek baieztatu eta onartzen duten juridikzio bakarra BAIONA-ko Epaitegi eskuduna izango dela, defendatzaile ugari baldin bada ere edota berme dei bat gertatu ezkero ere.
16.GALDERAK – OHARRAK
Edozein galdera edo ohar honako EBO-ei dagokiena edo Mare Urdina webgunearen erabilerari dagokiona Argitaratzaileari zuzendu beharko zaio :
E-mail-ez : contact
mareurdina.com
Edo gutun bidez : Surfrider Foundation Europe – Mare Urdina
FrantzIA-n : 120, avenue de Verdun – 64200 Biarritz – France
Edo
Espainia-n : 42 calle Zabaleta, bajo 11 – 20002 San Sebastián - ESPAÑA


