Zure ekitaldia antolatu

Mare Urdina ekitaldiak proiektuaren oinarria dira. Horregatik zure beharra daukagu, MUGG!

Ekitaldiak, lehenik eta behin topaketa, elkartrukaketa, eta gogoeta gune batzu dira garapen iraunkorraren problematikari buruz .

Zergatik ?

Mare Urdinak bere kideengan apostatzen du komunitatea biziarazteko. Ekitaldiei buruz zure ideiak proposatu, zure inguruan komentatu, Mare Urdina-k ekitaldiak antolatzen laguntzen zaitu. Sobera zaila iduritzen zaizu eta ez duzu denborarik antolaketaz arduratzeko ? Kasu horretan, Mare Urdina hitzordu handietan parte har ezazu, eta proiektua era horretara sustenga ezazu. Hainbat bide daukazu, egokia zaizuna bila ezazu.

Norentzat ?

Ez dago ezertan ekoligista peto-petoa, komunikazioan aditua edo mobilizatzaile handi bat izan beharrik : Mare Urdina ekitaldi bat antolatzea edo parte hartzea denon esku dago, eta noski zure esku ere, MUGG.

Zuk, MUGG, inguratzen zaizun munduaz interesatzea erabaki duzu, alternatibak bilatu nahi dituzu, eta hauek zure egunerokoan aplikatu nahi dituzu. Zure erara, zure ezagutza eta esperientziaren arabera, seguru asko gauza asko daukazu eskaintzeko Mare Urdina Guy’s and Girl’s-en komunitateari.

Zer nolako ekitaldiak ?

Adi egon Mare Urdina hitzordu handiei agenda begiratuz. Zalantzarik ez ukan, parte hartu eta zure ingurukoak mobilizatu.

Event Sportsman : kirolarientzat. Kirol ekitaldi bat antolatu nahi duzu, surf MUGG konpetizio bat, yoga tailer batzu tarteko, ibilaldi bat ur azpian, aurrera!

Happening artist : flash mob’ edo mobilizazioak gustoko dituztenentzat. Ideia on bat bila ezazu ta segitzen zaitugu !

Mobiliz’actor : itsasertzearen babespenaren inguruan jendea mobilizatu nahi dutenentzat. Surf edo kirol nautikoak praktikatzen dituen klub bateko kide zara, Mare Urdina proiektua sustengatu nahi duzu : gure informazio bilkura edo MU BarCamp-ak antolatu edo parte hartu.

Party member : ondo pasa nahi dutenentzat. Kontzertu, antzerki, jatetxe begetariano, edo beste edozein gaualditan parte hartu edo antolatu. Zure gaualdiaren kontzeptua aukeratu!

Cleaner IO : hondartzaz eta ozeanoaz maiteminduak direnentzat. Itsas Ekimenak ekitaldiaren baitan, zure hondartza, lakua edota errekaren garbiketa antolatu edo parte hartu.

CREATE YOUR EVENT : hondartzaz eta ozeanoaz maiteminduak direnentzat. Itsas Ekimenak ekitaldiaren baitan, zure hondartza, lakua edota errekaren garbiketa antolatu edo parte hartu.

Segi Gaitzazu