Itsas Ekimenak 2011: guztia desagertu egin behar da

Martxoak 24-tik 27-ra, badatoz 2011.ediziorako Itsas Ekimenak, inoiz baino sentsibilizazio gehiagorekin, hondartza, laku, erreka eta itsas-hondoen garkiketaren bidez. Info gehiago

Zorionak Surfrider!

Surfrider Foundation Europe 20 urtez borrokan

Erlaitzaren besta: jada 5 urte

Erlaitzaren festaren 5.edizioa irailak 25 eta 26-an iraganen da. Bertan bi gai nagusi izango dira aipagai, Abbadiako Antoine-n jaiotzearen 200.urtemuga, eta biodibertsitatea. Igandez, paisaia ikusgarri batean zehar ibilaldi goxo eta kultural bat egiteko aukera izanen duzue. Programa

Mare Urdina webgune komunitarioa badator

Iritsi da eguna! Mare Urdina webgune komunitarioa sarean dago. Prestatu zure eko-ekintza eta zabaldu webgunean!

Jaizkibel Bizirik: sinatu Jaizkibel-en alde!

Surfrider-ek, Mare Urdina egitasmoaren baitan Jaizkibel Bizirik herritar plataformari bere sustengua ematen dio Kostazain proiektuaren bidez. Sinadura orria deskargatu eta eta hurrengo helbideetan utzi: Irun = Apartado de Correos Nº 10142 - 20300 / Donostia = sede del Club Vasco de Camping (C/Iparragirre, 8 - bajo, 20.001)

EHZ festibalean

Mare Urdina – Surfrider Foundation Europe (“Côte Basque” ordezkaritzako laguntzaileen presentziarekin), aurten ere Euskal Herria Zuzenean festibalean izango da larunbat eta igandean, haurren xokoan, itsasertzea eta ingurumenaren babesari buruzko hainbat tailer eskaintzeko. EHZ festibala, uztailak 2,3,4 Heleta (Baxe Nafarroa)

Itsas Ekimena Barbadun-en

Mare Urdina lantaldeak hainbat aktibitate proposatzen ditu hezkuntza mailan, gaztetxoak ingurumenari sensibilizatzeko asmoz. Hara hemen Maiatzak 19, Muskiz-en egindako Itsas Ekimen baten irudiak. Hogeitamar bat ikaslek duna inguruko zona garbitu zuten, Barbadun zona. Eskerrik asko guztiei!

Gure hondartza salba dezagun !

Larunbat honetan, apirilak 17, « Salvemos La Arena Salba dezagun » plataformak, ekitaldi handi bat antolatzen du La Arena hondartzan 10:00tatik aurrera Muskiz-en. Ibilaldia, surf erakustaldia, puzgarriak, haurrentzako tailerrak eta konzentrazioa. Anima zaitez! Info gehiago.

Mare Urdina Festimar-en

Festimar, Hendaiako festibala nautikoaren 16.edizioa badator, apirilak 23-tik 25-era. Mare Urdinak bere etorrera prestatuko du, apirilak 13-tik 22-ra, ikasleei zuzenduriko tailer pedagogikoak proposatuz : MAO erakusketa, Itsas Ekimena, Arte-hondakina. Parte har ezazu! Info gehiago

Artea aire bila

Hara hemen Lorea Zaldua Moreno-ren azken diseinu grafikoa. Donostiar gazte honek Arkitektura ikasten du eta Mare Urdina egitasmoan laguntzailea ere. Bere bloga bisita ezazu!

Orrua berriro garbi

Orain duela hilabete batzu, Orrua hondartzara iristea (Getaria) ezinezkoa bilakatu zen, bertara iristeko erabiltzen den tunelaren aurrean hondakin multzo handi bat metatzen ari zelako. Bertako egitura eta jendearen mobilizazioari esker, badirudi egoera bere onera itzultzen ari dela. Info gehiago

Itsas Ekimenak - Donostia - 18-19/03

Ostegunean, Hegoaldeko eskoletako 500 bat ikaslek parte hartu zuten tailer ezberdinetan : Mendietatik Ozeanora erakusketa, Itsas Ekimena, Hondakinaren museoa, Ocean Cool video pedagogikoa, Cristina Enea Tailerra. Ostiralean, Iparraldeko 200 bat ikasle elkartu ziren aktibitate horietan.

Itsas Ekimenak - Donostia - 20/03

Larunbatean, Zurriolako hondartza joko eta kirol aktibitatez beteriko espazio bat bilakatu zen. Parrandak berandu arte iraun zuen, Trinitate Enparantzan, bideo proiekzio, kontzertuak eta flashmob-a tarteko.

Itsas Ekimenak - Donostia - 21/03

Igandean, berrogei bat elkarte Donostiako hondartzetan instalatu ziren : Ondarreta, Kontxa, Zurriola, eta Paseo Berria. Elkarte horiek ingurumena, zientzia eta kultura arloko tematikei loturiko tailer pedagogikoak eskaini zituzten, euskal itsasertzeko ondarea balorizatzeko asmoz.

Sensibilizazioa

Mare Urdinak ingurumenarekiko sensibilizazioak antolatzen ditu hainbat ekitalditan. Gazte zein heldu, guztiak ongi etorriak zarete !

Loreak diseinatutako bisuala

Bisual hau Lorea, Mare Urdinako laguntzaileak sortu du. Kutsadura arazoa du aipagai eta itsasertzea babestera animatzen du.


MARE URDINA, zer da hori ?

Mare Urdina ingurumena eta itsasertzearen babespenerako mugimendu partehartzaile bat da, Bilbo eta Hossegor artean garatzen dena, eta 4 partaidek bultzatutakoa : Surfrider Foundation Europe, Euskal Herriko Surf Federazioa, Eusko Ikaskuntza eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra.

Flash is required!

URAREN KALITATEA

Mare Urdina laborategiak euskal itsasertzeko bainatzeko uren kalitateaz informatzen zaitu erregularki. Laguntzaile sare bati esker burutu dezake lan hori : Waterman Tester-ak.

Informazio gehiago

Segi Gaitzazu